XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ATAUN - (Pozez) Ta nik zu izan laguna.
MARI-DOMINGI - (Irriparrez) Laguna ta...
ATAUN - Zerbait geiago ere bai, ezta, Mari-Domingi?
MARI-DOMINGI - Orrela uste det nik.
ATAUN - Orrelaxe da izan ere. Lagunduko dizut geltokiraño.
(Joaten dira).
ZAZPIGARREN AGERALDIA. Neska GABON-ESKALEAK eta DON PELLO ta DAMA JUSTA
(Poxpolin buru dutela seiko nexka taldea agertuko da lenengo eskui aldetik. Euskel jantziz eta lau lagunen arte, Jesus'en-Jaiotza txaboltxoa dakartela. Era berean, DON PELLO ta DAMA JUSTA beren etxetik atera ta aurrez-aurre ikusten dira nexka taldeaz).
POXPOLIN - Asi gaitezen.
ESKALEAK - (Abesten asten dira)
Belen'go portalean
Arbola eder bi:
Bata laranja eta
Bestea madari.
Iriki zazu bada
Kurtiña eder ori,
(Txaboltxoak duan kurtiña zabaltzen dute)
Ikusi daigun bada
Gure Jesus ori.
DON PELLO - (Txabol barnera begira) Oso polliki eratuta daukazute Jaiotza.
DAMA JUSTA - (Onek ere begiratu ondoren txabolara) Oso ederki, oso ederki.
POXPOLIN - Aingeruak esan.
ESKALEAK - (Abesten dute)
Aingeruak esandu
Or mendi gañean
Jesus jaio zaigula
Belengo estalpean:
Gloria Zeruan ta
Pakea Lurrean
Borondate oneko (...)